Euskadik hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatu ditu Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren 2021-2024ko Planarekin

2025/02/21

BC3k LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren bigarren fasean egindako azterketaren arabera, baliabideen mobilizazioak 160 milioi euro inguruko bultzada ekonomikoa eragiten du urtero EAEko BPGan.

Eusko Jaurlaritzak, Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren 2021-2024ko Planaren bidez (PTECC), eredu ekonomiko jasangarriagoa eta erresilienteagoa sustatzen du Euskadin. Plan hori 2021ean onartu zen, eta 306 milioi euroko aurrekontua du. Laster, 2050eko Bide Orri berriak eta 2030erako Estrategiak ordezkatuko dute, eta berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea, klima-aldaketarekiko erresilientzia areagotzea eta bidezko energia-trantsizioa ziurtatzea ditu ardatz.

Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak DERIO eredu makroekonomikoaren bidez LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan PTECCren eragin sozioekonomikoari buruz egindako azterketa baten arabera, baliabideen mobilizazioak 98 milioi euro erakarriko ditu guztira Next Generation EU funtsetatik, eta 468 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatuko du.

Txostenaren arabera, inbertsio horiek EAEko BPGa 160 milioi euro inguru handituko dute urtean, eta, batez beste, 2.013 lanpostu sortuko dituzte urtean. Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren aurka erabilitako funts publikoen euro bakoitzak 2,1 euroko inpaktua eragiten du BPGan.

Azterketa 2024ko irailean CINEAk (European Climate, Infrastructure and Environment Executive Agency) onartutako proiektuaren bigarren fasean egin da.