2024/09/12 :
2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskola: herritarrak ahalduntzeko elkarrizketak

Online
Aurrez aurrekoa: Palacio Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián

Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren seigarren edizioak badu data: 2024ko irailaren 12an egingo da, Donostiako Miramar Jauregian. Jardunaldia telematikoki ere jarraitu ahal izango da.

APIA Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen eta Donostia Sustainability Forum foroaren esparruan, krisi klimatikoaren eta beste ingurumen-erronka batzuen aurrean herritarrak ahalduntzea gaia jorratuko da.

Edizio honen helburua hausnarketarako gune bat sortzea eta biodibertsitatearen galerari, natura-ingurunearen kontserbazioari, ekonomia zirkularraren ezarpenari eta garapen jasangarriari buruzko gakoak eskaintzea da. Horretarako, Eskola birmoldatu eta eboluzionatu egiten da energia- eta klima-trantsizioan aurrera egiten eta ingurumen-gaiak gehiago eta hobeto komunikatzen laguntzen ari diren profesionalekin elkarrizketa inspiratzaileak sortzeko.

Elkarrizketa horiek bi esperientzia praktikorekin osatzen dira: Santa Klara uhartea eta Hondalea itsasontziz bisitatzea, ikastarora bertaratzen diren pertsonentzat, eta Klimaren Murala elkarrekin sortzeko tailer bat egitea, bide telematikoz parten hartzen dutenentzat.

Ingurumen-arloko profesional eta espezialistak herritarrak klima-ekintzara nola mugitu edo krisi klimatikoari eta beste ingurumen-erronka batzuei nola aurre egin hausnartzeko gune bihurtuko den programa baten protagonista izango dira, eta ingurumen-komunikaziorako formatu, euskarri eta kanal berrietan sakonduko dute.