ASTEKLIMA Azoka

2023/09/22 - 2023/10/01
9 municipios
1.700 pertsona bertaratuta

Helburua

Familia osoarentzako jokoen bidez, klima-aldaketara egokitzeko eta aldaketa arintzeko egin daitezkeen jarduerak erakustea, etxean eguneroko ekintzak eginez, mugikortasuna, aisialdia edo kontsumoa bultzatuz.

ASTEKLIMA Azoka ibiltariak klima-aldaketaren erronka 9 euskal udalerritara eraman du irailaren 22tik urriaren 1era. Aldi berean, ASTEKLIMA 2023 Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen laugarren edizioa ospatu da.

1.700 pertsona baino gehiago hurbildu dira karpetara, eta bertan, familia osoarentzako jokoen bidez, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko ohiko ekintzak, eta gure hiri-inguruneak haren ondorioetara egokitzeko udal-jardunbideak ikasi dituzte. Gainera, parte hartu dutenek jakin ahal izan dute Administrazioak klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko zer ekimen bultzatu dituen, bai Euskadin, bai udaletan.

Azoka Ihobe sozietate publikoaren, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE)LIFE IP Urban Klima 2050 proiektu europarraren, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen eta Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen elkarlanaren emaitza da, eta Bilbon, Bakion, Trapagan, Irunen, Azpeitian, Gasteizen, Donostian, Zarautzen eta Bermeon egin da.

Argazki guztiak eskuragarri daude album honetan