2022/06/03:
Bermeok Tonpoiko naturagunea ireki du erabilera publikorako
Bi urte baino gehiagoko lanen ondoren, Bermeok Tonpoiko ingurune naturala leheneratu du, eta erabilera publikorako ireki. Leheneratu den ingurumen-balio handiko eremua Talapeko eta Tonpoiko itsaslabarren artean dago, Natura 2000 Sarekoa da eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren gune gisa sailkatuta dago.
Hiri inguruko azpiegitura berdea material naturalekin eta lorezaintza jasangarriko irizpideekin diseinatu da, eta klima-aldaketaren ondorioen aurkako babes-eremuak ditu. Espezie autoktonoen zuhaixkak eta zuhaitzak landatzeak itzalpeko eremuak emango dizkio parkeari. Gainera, inguruko landazabal atlantikoko paisaia leheneratzeari esker, mikrohabitata eta biodibertsitatea sortuko dira.
Erakunde kolaboratzailea: Bermeoko Udala