Bizkaiak 500.000 euroko laguntzak udal eta mankomunitateentzat, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko

2021/07/15

Bizkaiko udalek eta mankomunitateek bultzada bat izango dute klima-aldaketaren aurkako borrokan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako laguntzei esker. Foru entitateak, LIFE Integratua Urban Klima 2050 proiektuaren bazkideak, 500.000 euro bideratuko ditu lurraldeko udalek eta mankomunitateek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko inbertsio-proiektuak eta azterlanak egin ditzaten, energia aurrezteko eta energiaren arloko eragingarritasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko neurriak bultzatuz.

Diru-laguntza horien gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da ikasketen kasuan, eta 40.000 eurokoa proiektuen kasuan. Laguntza horiek lehia askearen bidez emango dira, eta eskuratu nahi dituzten udalek eta mankomunitateek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte aurtengo irailaren 30era arte, foru egoitza elektronikoaren bitartez edo aurrez aurre, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren erregistroetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro orokorrean.

Hiru jarduketa eremu: plangintza, argiteria publikoa, eraginkortasun energetikoa

Diru-laguntza horiek hiru arlotan garatzen diren ekimenetan banatuko dira:

  1. Klima-aldaketari buruzko plangintza:
  1. Argiteria publikoa:
  1. Udaletxeetan eta udal ekipamenduetan energia elektrikoaren eta/edo erregaiaren kontsumoa murriztea erdiesten duten eraikin publikoetako jarduketak.