2021/11/09 - 2021/11/09 :
COP26 - Politiken diseinutik haien aplikaziora: eskualdeko irtenbide berritzaileak klima-aldaketara egokitzeko

Online
Aurrez aurrekoa: Pabellón Europeo en Glasgow

LIFE Urban Klima 2050 proiektuak ekitaldi honetan parte hartuko du. Bertan, klimara egokitzeko politikak berriztatzeko ekimenak erakutsiko dira (trantsizio klimatiko eta energetikorako eta ekonomia urdinerako); halaber, lurraldeetan inpaktua duten ekonomia eta lurralde mailako gobernantza klimatikoko eredu berrietara aldatzeko inplementazio-proiektuak ere erakutsiko dira. Ekitaldia eskualde mailan puntakoak diren 4 esperientziatan eta haien erreplikagarritasun globalean zentratuko da.

2021eko azaroak 9 16:00 - 17:00

Formatu hibridoa: Glasgoweko Europar Pabilioia - Online (streaming bidezko emisioa, aldez aurretik izena emanda)

Europar Batasunaren COP26ko ekitaldi paraleloetako ekitaldi ofiziala – Glasgow 2021

 

Egitaraua

16:00: Ongietorria eta sarrera.

16:10: Itsasoz bestaldeko herrialde eta lurraldeak, eta ekonomia urdin jasangarrira pasatzera zuzendutako urratsak eta bide-orri berria. Sr. Kalistat Lund. OCTAko Presidentearen Ordezkaria, Groenlandiako Nekazaritza, Autosufizientzia, Energia eta Ingurumen Ministroa.

16:20: Balear Uharteetako  Gobernuaren egokitzapenerako bide-orria, eta garatutako lehenengo proiektu pilotuak. Sr. Juan Pedro Yllanes. Balear Uharteetako Gobernuaren  Presidenteordea eta Trantsizio Energetikoko Sailburua.

16:30: Europako testuinguru politikoa tokiko eta eskualdeko ikuspegitik. Sr. Apostolos Tzitzikostas. Eskualdeetako Lantaldeko Presidentea eta Erdialdeko Mazedonia Eskualdeko Gobernadorea, Grezia.

16:40: Euskadin, klima-aldaketara egokitzeko ekintza proiektu kolaboratibo eta eraldatzaile baten bidez gauzatzen da: Life Urban Klima 2050. Sra. Amaia Barredo. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordea.

16:50: Konklusioak.

Izena eman

Izen-ematea Europar Pabilioi osorako egin behar da. Horren ostean, erabaki ahal izango duzu zer ekitalditara joan nahi duzun

Europar Batasunaren Glasgoweko 2021eko COP26ko ekitaldi paraleloen programaren ekitaldi ofiziala. Antolatzaileak: Itsasoz Bestaldeko Herrialde eta Lurraldeen Elkartea, Balear Uharteetako Gobernua, Europako Eskualdeetako Lantaldea eta Eusko Jaurlaritza.

Aldi bereko itzulpena egongo da: ingelesa-frantsesa-gaztelania.