Esperientziaren Gela Tecnunen

2022/03/22
Tecnun – UNAV Ingeniaritza Eskola, Donostia
45 pertsona bertaratuta

Helburua

Esperientziaren Gela honen helburua da klima-aldaketak industriaren eremuan sortzen dituen ondorioez kontzientziatzea eta horretaz hausnartzera bultzatzea. Etorkizuneko ingeniariak konturatu behar dira klima-aldaketak ez duela ingurumenean soilik eragina izaten, baizik eta industrian ere izaten dituela ondorio negatiboak; horregatik,  hornidura-katean, instalazio eta ekipamenduan, operazioetan eta bestelakoetan duen inpaktua lantzen da, beste alderdi batzuen artean.

NaturKlima fundazioaren eta Tecnunen lankidetza baten emaitza gisa, Esperientziaren Gela klima-aldaketari eta honek industrian duen inpaktuari buruzko lan-saio bat da, Antolakuntzako Ingeniaritzaren arloko ikasleei zuzendua.

Saioaren lehenengo zatian, klima-aldaketak industrian izan litzakeen inpaktuak azaltzen dira; bigarrenean, berriz, talde-dinamika bat gauzatzen da, ikasleei kasu praktiko bat planteatuz. Ariketa horretan, automobilgintzako osagaien gipuzkoar enpresa baten epe labur, ertain eta luzerako plangintza estrategikoa baldintzatuta geratzen da Asiako hego-ekialdeko klima-baldintzek okerrera egingo dutela aurreikusten delako; izan ere, bere ekoizpen-kateko lehengaien % 60 eskualde hartatik dator. Horniduran sortutako arazoez gain, enpresa noizean behin ur-goraldiak izaten dituen ibai batetik gertu kokatuta dagoenez, horrek noizbehinkako arazoei lotutako kostu ekonomiko bat ere sortu du. Testuinguru horren aurrean, eratutako ikasle-taldeek konklusioak ateratzen dituzte eta kasua konpontzeko proposamenak azaltzen dituzte.