2024/02/20 - 2024/02/21 :
Europako Batzordearen bisita Urban Klima 2050-en aurrerapenak ezagutzeko

2024ko otsailaren 20an eta 21ean, Europako Batzordeko CINEAko Project Officerrek eta ELMEN monitoreak beste bisita bat egingo dute Euskadira, LIFE IP programaren jarraipena egiteko.

2020an, 2021ean eta 2023an egindakoen ondoren, bosgarren bisita izango da hori, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren II. fasea amaitu ondoren egindako aurrerapenak eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako jarduerak bertatik bertara ezagutzeko balioko du.

Aurreko urteetan bezala, programaren lehenengo saioa informazio saioa izango da, eta bertan, entitate bazkideen ordezkariek orain arte egindako jarduerak aurkeztuko dituzte. Arratsaldean, aurrerapen horietako batzuk in situ ezagutzeko bisitak egingo dira.

Bigarren egunean, proiektuaren aurkezpen tekniko eta administratiboak landuko dira.