2023/07/27 - 2023/07/28 :
Ez dago B lurzorurik: Berrindartu dezagun ikerketa eta egin dezagun Ingurumen Hezkuntzaren aldeko apustua

Online
Aurrez aurrekoa: Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Lurreko ekosistemak klima-sistemaren osagai zentralak eta gizartearentzako zerbitzuen hornitzaile giltzarriak dira. Besteak beste, lurreko ekosistemek klima-aldaketa arintzen eta hari egokitzen laguntzeaz gain, biodibertsitatea sustatzen dute eta elikagai, zuntzen eta energiarako biomasaren ekoizpenerako ezinbestekoak dira. Hau horrela izanik, Nazio Batuen Erakundeak proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) askoren lorpena, hala nola, lurreko bizitza (15. GJH), ekintza klimatikoa (13. GJH), elikadura-segurtasuna (2. GJH), kontsumo eta ekoizpen jasangarriak (12. GJH) eta ur garbia (6. GJH), zuzenean edo zeharka, lurreko ekosistemen osasunaren eta landarediaren kudeaketaren mende dago. Gaur egun, kalkulatzen da planetako lurzoruen heren bat gutxienez “erdi edo oso” degradatuta dagoela, neurri handi batean nekazaritza intentsiboaren, basoen asalduraren, kutsaduraren eta klima-aldaketaren eraginez. Egoera hau zuzentzeko, lurreko ekosistemen kudeaketa iraunkorrago eta integralago baterantz jo behar da. Eta hori gauzatzeko, ezinbestekoa izango da jakintzaren transferentzia eta iraunkortasunerako ingurumen-hezkuntza sustatzea.

Uda ikastaro hau bi egunetan antolatzen da. Lehenengoan, klimaren eta biodibertsitatearen krisia arintzeko baso- eta nekazaritza-ekosistemen osasuna duen garrantzia agerian jarriko da. Gainera, lurzoruen kutsadurak dakarren ingurumen-arazo larriari helduko zaio, eta hari aurre egiteko estrategia iraunkor eta eraginkorrak aurkeztuko dira. Bigarren jardunaldiaren helburua gizarte informatu bat eraikitzeko sortutako ezagutza zientifikoa transferitzeko beharretik ez ezik, belaunaldi berriak iraunkortasunerako eta ingurumenaren zaintzarako prestatzeko premiatik ere sortu da. Bigarren egun honetan, euskal erakundeak aurrera eramaten ari diren hezkuntza- eta transferentzia-ikuspegiak eta -ekimenak aurkeztuko dira. Ikastaro honen azken helburua da Lurzoru-Zientzietan, Landare Biologian eta Ingurumen Hezkuntzan ikerketak duen potentziala ezagutaraztea, ingurumena babestearekin konprometitutako ezagutzaren gizarte bat eraikitzeko.

Programa

27-07-2023

08:45 - 09:00 -- Erregistroa

09:00 - 09:30 -- 'Unibertso ikusezinak: zergatik da ezinbestekoa lurzoruarekiko eta landareekiko itsutasuna gainditzea etorkizun jasangarri baterako?'

09:30 - 10:10 -- 'Zuraz haratago: Basoen papera eta landareen fisiologia klima-aldaketaren ondorioak arintzean'

10:10 - 10:50 -- 'Zapaltzen dugun lurzorua: dibertsitate handiko eta planetako bizitzarako funtsezkoa den sistema'

10:50 - 11:30 -- 'Lurra mimatu etorkizuna ziurtatzeko. Nekazaritza-ekosistemen kudeaketa iraunkorra eta haien onurak'

11:30 - 12:00 -- Atsedena

12:00 - 12:40 -- 'Kutsatutako lurzoruen landaretza: ametsak, gertaerak eta errealitateak'

12:40 - 13:20 -- 'Ba al dago kutsatutako/degradatutako guneak erremediatzerik? Tokian bertan ikasitako ikasgaiak, erronkak eta aukerak'

13:20 - 14:30 -- Laburpen eta eztabaida irekia hizlariekin

 

28-07-2023

09:00 - 09:40 -- “Biosfera, cerebro y familia, tres asignaturas pendientes para abordar el camino hacia la sostenibilidad“

09:40 - 10:20 -- “La nueva red Ekoetxea“

10:20 - 11:00 -- “Pinceladas sobre la investigación agrícola. Una apuesta del presente para asegurar nuestro futuro“

11:00 - 11:30 -- Atsedena

11:30 - 12:10 -- “Las huertas ecológicas urbanas: una herramienta educativa única“

12:10 - 12:50 -- “Resultados de la investigación sobre Educación para la Sostenibilidad y la Biodiversidad: ¡El gran desafío!“

12:50 - 13:30 -- “Servicios de los Ecosistemas: Fuerza motora para educar en valores en alza como la sostenibilidad y respeto por el medio ambiente“

13:30 - 14:30 -- Síntesis y debate abierto con los/as ponentes

14:30 - 14:40 -- Itxiera