2021/12/15
:
Gobernantza Klimatikoa - Networking Jardunaldia
Online
Jardunaldi honetan, Urban Klima 2050 proiektuaren eta beste LIFE proiektu batzuen bidez, tokiko eta eskualdeko gobernantza klimatikoaren arloan ikasitakoak, jardunbide egokiak eta arrakasta-tresnak ezagutu nahi ditugu. Horrez gain sinergiak bilatzen saiatuko gara, lurraldearen neutraltasunera eta erresilientziara bideratutako identifikatutako arrakasta-kasuak errepikatzeko.
LIFE IP Urban Klima 2050ez gain, LIFE proiektu hauek parte hartuko dute jardunaldian: LIFE IP NAdapta CC, LIFE SHARA, LIFE CLINOMICS, LIFE Good Local Adapt, LIFE URBANGREEN, LIFE URBANPROOF, LIFE Plan Up, LIFE UNIFY eta LIFE-MICACC.
Urban KLIMA 2050 da Euskadik gidatzen duen klima-ekintzaren handiena. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu zen, 20 erakunde bildu zituen elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsio bati esker (Europar Batasunak inbertsio horren % 52 finantzatu zuen). Proiektuaren bazkideek helburu handinahi bat ezarri dute, alegia, 40 ekintza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan –kostaldea, ibai-arroak, eta hiriak eta hiri-ingurumariak-, 2 milioi pertsonarengan baino gehiagorengan inpaktua izanik.
Egitaraua
# | |
---|---|
10:00 - 10:10 | Inaugurazioa |
10:10 - 10:30 |
Urban Klima 2050 proiektuaren aurkezpena
|
10:30 - 11:40 |
Gonbidatutako LIFE proiektuen aurkezpen saioa
|
11:40 - 12:10 | Mahai ingurua: Herrialdearen egokitzapenerako gobernantza klimatikoa |
12:10 - 12:40 | Mahai ingurua: Tokiko egokitzapenerako gobernantza klimatikoa |
12:40 - 13:00 |
Amaiera saioa
|