2022/12/21:
Herritarrak klima-aldaketan ahalduntzeko ekintza-planak garatzen ari da Urban Klima 2050 proiektua

‘Herritarrak prestatzea’ C.7.1. Ekintzaren esparruan, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak aurrera jarraitzen du “2025eko Ekintza diagnostikatu, definitu eta diseinatzen, klima-aldaketarekin lotutako herritarren ahalduntzeari buruzko ekintza” izenekoan.

Urrian, azaroan eta abenduan, proiektuak 10 saio egin ditu guztira, herritarrak klima-aldaketari buruz ahalduntzeko xedearekin 8 ekintza-plan prestatzeko. Horietako zazpi EAEko beste hainbeste udalerritako (Amurrio, Bakio, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Zarautz) udal-ekintzetarako dira; beste bat, berriz, eskualdekoa, EAEko erronkei aurre egiteko.

7 udalerrietako ordezkariek eta herritarrekin lan egiten duten edo herritarrengan eragina duten 15 euskal eragilek hainbat lantegitan parte hartu dute; batetik, herritarrek klima-aldaketarekin duten ahalduntzeari buruzko egungo egoeraren diagnostikoa egiteko, eta, bestetik, diagnostikoan identifikatutako beharrei erantzungo dieten ekintza zehatzak elkarrekin diseinatzeko. Hori guztia, herritarrak klima-aldaketan erantzunkide egiteko eta arlo horretan prestatzeko; denok arazoaren parte eta konponbidearen zati bat sentiarazteko; eta ingurumen-ohitura eta -jokabide hobeak aldatzeko eta ekintzarako bidea errazteko.

2023an, lanak luzatuko diren urtean, saio berriak aurreikusten dira, eta horietan sakondu egingo da arestian aipatutako eragileekin batera sortzean eta ekintza-planak osatuko dituzten ekintzak lehenestean. Azkenik, ebaluazio- eta segimendu-fase bat egingo da, proposatutako ekintzak probatzeko, eta planak ikasi eta hobetuko dira, etorkizuneko ezarpenei begira.