Herritarren zientziaren plataforma
Urban Klima 2050 programan herritarrekin lan egiten dugu ardura klimatikoa sustatzeko eta ekintzarako bidea errazteko. Herritarren zientzia plataforma honen bidez, euskal herritarrek klima-aldaketaren aurkako borrokan aktiboki parte hartzea eta arduratzea lortu nahi da. Zientzialarien eta herritarren arteko elkarrekintzaren bidez, klima-aldaketaren eragina hobeto ulertuko dugu, eta zenbait proiektu piloturen bidez hura ikertzeko gai izango gara.
Orain, Lurzainen bidez lurzoruaren osasunaren egoera ebaluatzen lagun diezagukezu; KazkabApp bidez, kazkabarraren tamaina eta ekaitz horien kokapen geografikoa identifikatzen; eta NbS-CoBAs bidez Naturan Oinarritutako Konponbideek (NOK edo NBS Nature Based Solutions ingelesez) hiri-inguruneetan sortzen dituzten onura psikosozialak aztertzen.
Parte hartu ezazu eta ezagutza hobetzen eta Euskadi erresilienteagoa lortzen lagun iezaguzu!

