2025/03/22 :
Ikastaroa: Ezagutu zure lurra

Aurrez aurrekoa: Ataria (Vitoria-Gasteiz)

CEAk nekazaritzako ekosistemak osatzen dituzten lurzoruen osasun-egoera diagnostikatzeko eta ebaluatzeko ikastaro hau antolatu du. Helburua herritarrei tresna bat ematea da, beren lursailetako edo lorategietako lurzoruaren kalitatea aztertzeko eta haien jardunbideen inpaktua egiaztatu ahal izateko. Ikastaroa Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientzia Sareko Lurzoruak Kontserbatzeko Programan parte hartzeko diseinatuta dago. Programa horren helburua lurzoruaren kontserbazio-lanetan lankidetza sustatzea eta udalerriaren ingurumen-egoera ezagutzea da, emandako datuen bidez.

Anima zaitez ikastaro honetan parte hartzera. Lantzen duzun lurzorua ezagutzeko eta hobetzeko aukera emango dizuten landa-neurketa erraz batzuk egiten ikasiko duzu.

Lur Epelde Neikerreko ikerlariak emango du ikastaroa, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren baitan garatutako LURZAIN metodologia azalduko du. Web-tresna honek aukera ematen du lurzoruaren kalitatea modu jasangarrian ebaluatzeko eta kudeatzeko, haren kontserbazio eta erabilera egokia erraztuz, eta C.7.2. Herritarren zientziaren plataforma ekintzaren barruan sartzen da.