2021/09/08 - 2021/09/09 :
Ingurumen komunikazioaren eskola 2021. Energiaren eta klimaren transizioa komunikatzea

Online
Aurrez aurrekoa: Palacio Miramar (San Sebastián)

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA-Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatutako Ingurumen Komunikaziorako Eskola sortu da, maila globalean zein lokalean eragiten diguten bi kezka handiei erantzute aldera: komunikazioa eta ingurumena. Helburua da hausnarketa-gune bat sortzea eta ingurumen-erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk eskaintzea, hala nola klima-krisia, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria.

Eskolaren hirugarren edizio honetarako, energiaren eta klimaren trantsizioa da gai nagusia, ingurumena integratuko duen eraldaketa sozial eta ekonomikoaren funtsezko une batean.

COVID19k eragin duen pandemiak zeharo markatu duen 2020. urtearen ondoren, Europako ekonomia suspertzeko erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bilakarazi behar dira. Europako Batzordeak aurkeztu duen Itun Berdea hazkunde-estrategia berri bat da, Europar Batasuna gizarte ekitatibo eta oparo bihurtzera bideratua; helburua ekonomia modernoa sortzea da, hots, baliabideen erabileran ekonomia eraginkorra eta lehiakorra sortzea, 2050ean berotegi-efektuko gasen isuri garbirik egongo ez dena, eta hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereizita egongo dena.

Trantsizioari zuzen heltzeko, informazio egokia eduki behar da, hargatik Ingurumen Komunikaziorako Eskolaren hirugarren ikasturte honetan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko ditugu: