2022/09/07
:
Ingurumen-Komunikazioaren Eskola 2022. Krisi ekologikoa, osasun-krisa
Online
Aurrez aurrekoa: Palacio Miramar, Donostia-San Sebastián
Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA-Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatutako Ingurumen- Komunikazioaren Eskolak lau edizio bete ditu dagoeneko, komunikazioari eta ingurumenari buruzko eztabaida-foro gisa.
Haren helburua hausnarketarako gune bat sortzea eta ingurumen-erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk eskaintzea da, hala nola krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria, besteak beste.
Eskolaren laugarren edizio honek krisi klimatikoaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen harreman estua landu nahi du. Koronabirusak eragindako pandemiak agerian utzi du osasun-krisia, hein handi batean, krisi ekologikoaren ondorioa dela, eta pertsonen osasuna planetaren osasunaren mende dagoela.
Paradigma aldatzea premiazkoa da, eta komunikazioak horretan lagun dezake, natura-ondarea kontserbatzeko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, gure ingurumen-aztarna murrizteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko ekintza mobilizatzeko tresna gisa.
Ikastaro hibridoa, presentziala eta online. Bertaratzen diren pertsonentzako bisita bat izango du, eta tailer praktiko bat online ikasten duten pertsonentzat (aldi berean egingo dira).
IZEN-EMATEA: Ingurumen-Komunikazioaren Eskola 2022. Krisi ekologikoa, osasun-krisa | UIK
Egitaraua 2022/09/07
08:30 Erregistroa
09:00 Ongi etorri
09:15 Inaugurazio-ekitaldi instituzionala
09:25 “Klima-pandemiaren eta osasun-pandemiaren berri ematea”
- María García de la Fuente | APIA – Presidentea
10:15 “Antropozenoan bizi gara?”
- Ana María Alonso Zarza | Instituto Geológico y Minero de España (IGME, CSIC) – Zuzendaria
11:30 Etena
12:00 Mahai-ingurua: “Mahai-ingurua: Ingurumenaren berri ematea Euskadin”
- Miren Amaia Goikoetxea Marques | Kazetarien Euskal Elkargo eta Elkartea AVP-CVP - Presidentea eta dekanoa (Moderatzailea)
- Julen Rekondo Bravo | Ingurune - Ingurumen-arloko aholkularia eta zabaltzailea
- Eva Caballero Domínguez | Euskadi Irratia - Kazetaria eta zientziari buruzko “La mecánica del caracol” saioaren zuzendaria
- Gorka Belamendia Cotorruelo | Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa - CEAko teknikaria, ingurumen-arloko zabaltzailea eta Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroaren koordinatzailea
13:45 Saioa
- Luis Guijarro García
16:00 “Bisita tokiko proiektuetara: jardunbide onak naturan oinarritutako soluzioetan” (bertan izango direnentzat). Miramar jauregitik autobusez joango gara bi udalerritara bi esperientzia arrakastatsu ikustera.
- Ainhize Butron Mota | Ihobe-Eusko Jaurlaritza - Klima-ekintzako teknikaria
16:05 “Taillerra: eragiten duten irudiak” (linean parte hartzen dutenentzat)
Sergi Reboredo Manzanares | Fotokazetaria
Egitaraua 2022/09/08
09:00 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
09:15 “Klima-krisia eta gizakion osasuna.”
- Fernando Javier Valladares Ros | CSIC eta Universidad Rey Juan Carlos - Zientzialaria eta irakaslea
10:30 Mahai-ingurua: “Mahai-ingurua: Umorea, ilustrazioa eta ingurumena. Etorkizuna 10 binetatan”
- Arturo Larena Larena | Agencia EFE/EFEverde - Ingurumen eta Zientzia zuzendaria (Moderatzailea)
- Juan López Rico | Kazetaria eta umorista grafikoa
- El Roto - Andrés Rábago García | Pintorea eta marrazkigilea
- Elena Rodríguez Laborra | DETALLERES - Arkitektoa
- Lorena Martínez Oronoz | Ilustratzailea
- Rafael Ruiz Peña | El Asombrario aldizkaria - Koordinatzailea
12:00 Etena
12:30 Mahai-ingurua: “Elkarrizketa: Klima, natura eta osasuna: izan litezkeen etorkizunak”
- Cristina Monge Lasierra | Zaragozako Unibertsitatea - Analista eta irakaslea (Moderatzailea)
13:45 Itxiera