2024/06/08
:
Ingurumenaren Mundu Eguna: Hondakin bilketa handia Ekoetxea sareko naturguneetan
Aurrez aurrekoa: Red Ekoetxea de Centros Ambientales de Euskadi
Nazio Batuen Erakundeak sustatzen du Ingurumenaren Mundu Eguna 2024, eta ekainaren 5ean ospatuko da “Gure lurrak. Gure etorkizuna” leloarekin. Euskadiren kasuan, hileko lehenengo hamabostaldian zehar Ihobek askotariko jarduerak antolatzen ditu, horien artean hondakin-bilketako ekintza kolaboratibo bat ekainaren 8an, larunbatean, Ekoetxea Urdaibain, Ekoetxea Meatzaldean, Ekoetxea Txingudin eta Ekoetxea Azpeitian.
Horrela, Urdaibaiko Ekoetxeak garbiketa 12:00etatik egingo du bi zonatan –San Kristobaleko padura eta Muruetako Telleria–, itsasoak itsasertzeko zerrendan berriz uzten dituen hainbat hondakin pilatzen baitira bertan.
Meatzaldeko Ekoetxean 10:30etik garbituko da gizakion jardueraren presio handia jasan behar duen zona bat, bereziki asteburuetan sufritzen duena, Trianoko Mendien goialdean kokatua, eta, zehazki, Larreineta eta Barrionuevo (Trapaga-Trapagaran) auzoen aldirietan.
Txingudi Ekoetxeak, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irunekin batera, 10:00etatik aurrera garbiketa koordinatuko du Ibarla inguruan; olgetarako espazio horretan aire zabaleko aisia-jarduerak egiten dira, Arbesko Errota kaleko aparkalekutik La Juanitaren aurreko umeentzako parkeraino.
Azkenik, Azpeitiko Ekoetxeak, bertako Udalaren laguntzarekin, herritar guztiei eta udaleko zenbait eragileri zuzendutako garbiketa-ekintza batean parte hartzeko gonbita egin du, 10:00etatik aurrera Landeta auzoko industriagunean.