2024/07/04 - 2024/07/05 :
Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskola 2030: eragina neurtzearen bidez aurrerapenak behatuz

Aurrez aurrekoa: Palacio Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián

Jasangarritasunerako Hezkuntza oinarrizko tresna da 2030erako Garapen Jasangarriaren eta Basque Green Deal ereduaren helburuak gauzatzeak etorkizuneko Euskadi jasangarrirako zehazten duten aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzeko. Ihobek, UPV/EHUren Uda Ikastaroak Fundazioarekin elkarlanean, urtero antolatzen duen Ingurumen Hezkuntzako Eskola eragileak eta profesionalak elkartzeko aukera bat da, erronkei heltzeko eta konponbideak partekatzeko.

Hirugarren edizio honetan, gure jarduerak gizartean eta ingurumenean duen inpaktuari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Ingurumen-hezkuntza ari al da lortzen gizartean lortu nahi ditugun helburuak eta aldaketak?

Nola jakingo dugu bide eraginkor batetik goazen? Identifikatu al dezakegu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez? Inpaktuen neurketetatik edo ebaluazioetatik ikasitakoa aplikatzen al dugu programa berri bat diseinatzen dugunean edo esku-hartze bat egokitzen dugunean? Kudeaketa-erabakiak gidatzen al ditugu inpaktuari buruz lortutako emaitzetan oinarrituta?

Galdera horiei eta zuen intereseko beste batzuei erantzuteko, gizarte- eta ingurumen-inpaktuaren neurketak eta kudeaketak eskaintzen dizkiguten aukerak sakonduko ditugu. Sortzen ari garen aldaketa neurtzeko hainbat esparru metodologiko landuko ditugu, ingurumen-hezkuntzaren esparruan inpaktua ebaluatzeko eta neurtzeko garatutako esperientzien adibide praktikoak eskainiko ditugu, aldaketa-teoria bat definitzen ikasiko dugu, eta elkarrekin aztertuko dugu hurbilketa horiek ikasteko eta berritzeko duten erabilgarritasuna.

Izena emateko epea zabalik dago

 

Egitaraua   2024/07/04

09:00 Irekiera institucionala

09:15 Jardueraren Zuzendaritzaren aurkezpena 

09:30 “Zertarako ebaluatzen dugu inpaktua? Nola egiten dute erreferentziazko erakundeek?"

10:15 “Zer ikasi dugu herritarren inplikazioa duten ingurumen-politiken eta -programen ebaluazioetatik?"

11:00 Atsedenaldia - Kafea 

11:30 Mahai-ingurua: "Ingurumenarekiko pertzepzioak eta jarrerak"

Pertzepzioak eta jarrerak: horiek nola aldatu eta ohituren aldaketan nola eragin 

Trantsizio ekologikoari buruzko pertzepzio soziala Espainian 

Gazteak eta ingurumena 

Euskal gizartearen jarrerak ingurumenaren eta iraunkortasunaren aurrean 

13:30 Atsedenaldia 

15:00 "Tailer praktikoa: Inpakturako nire ibilbide-orria eraikiz. Aldaketaren teoria”

Egitaraua   2024/07/05

09:00 “Ekoetxea – Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarearen inpaktua neurtzearen erronka” 

09:30 Mahai-ingurua:“Elkarrizketa: ingurumen-hezkuntzako programen inpaktua neurtzeko erronkak”

11:00 Atsedenaldia 

11:30 "Ingurumen-hezkuntzako esperientzia arrakastatsuak eta horien eragina"

12:00 Mahai-ingurua: “Ingurumen-programen eragina neurtzeko esperientziak Euskadin”

Actueight. Langileak jasangarritasunaren alde 

Baso-eskola 

HADEES, ikastetxeetako edo ikasgeletako hezkuntza ekosozialeko jarduna online autodiagnostikatzeko tresna

Bizia Lab campusa