2023/07/06
- 2023/07/07
:
Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskola 2030: trantsizio energetiko-klimatikoa eta herritarren aktibazioa
Aurrez aurrekoa: Palacio Miramar Jauregia · Donostia
Euskadik bat egin du Europako Green Dealekin, eta bere ibilbide-orria proposatu du etorkizun iraunkorragoa lortzeko, krisiari irtenbidea emanez, inor atzean utzi gabe. Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Europako Batzordeko Klima Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ondoko Clara de la Torrek eta, gainera, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren datuak aurkeztu dira.
Iraunkortasunerako hezkuntza funtsezko tresna da aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzeko; izan ere, 2030erako Garapen Iraunkorreko helburuak gauzatzeak eta Itun Berdea-Basque Green Dealek etorkizuneko Euskadi iraunkorrerako definitzen dute. Eskola hau eragileen arteko urteroko topaketa izateko asmoarekin sortu da, non urtero erronkak jorratuko diren eta gaien araberako konponbideak partekatuko diren. Iraunkortasunerako hezkuntzan funtsezko ikuspegiak zentratuz.
Helburuak
- Ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta gogoeta ahalbidetzea.
- Herritarrei eragiten dieten erronka energetiko eta klimatikoak, Iraunkortasunerako Hezkuntzatik landu daitezkeenak eta baliabide didaktikoak eskura ditzaketenak nola ager daitezkeen jakitea.
- Iraunkortasunerako Hezkuntzako jarduerak ikuspegi eraldatzailearekin garatzen ari diren euskal esperientziak eta beste lurralde batzuetakoak ezagutzea eta horiei buruz eztabaidatzea.
- Iraunkortasunean eta erronka ekosozialetan aurrera egiteko behar ditugun balioei eta ikaskuntza-esperientzia berriei buruz hausnartzea.
EGITARAUA
1. EGUNA - 2023/07/06
08:45 - 09:00 Erregistroa
09:00 - 09:15 Irekiera instituzionala
Amaia Barredo Martín Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea / Eusko Jaurlaritza.
Itziar Alkorta Idiakez Uda Ikastaroen zuzendaria / UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa
09:15 - 10:00 Ingurumen-hezkuntzaren egungo erronkak eta herritarren aktibazioa.
M. Luz Diaz Guerrero Huerto Alegre Hezkuntza Berriztatzeko Zentroko zuzendaria - Andaluziako ingurumen- hezkuntzako zentroen sareko lehendakaria.
10:00 - 10:30 Euskadin ingurumen-hezkuntza sustatzea: dekretua eta lan-ildo nagusiak.
Mikel Ballesteros García Ingurumen-hezkuntza eta -prestakuntzako zerbitzua. Eusko Jaurlaritza.
10:30 - 11:00 Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Ekoetxea. Euskal herritarrek modu iraunkorrean jarduteko eta pentsatzeko modua aldatuz.
Xabier González Vegas Ihobeko Ingurumen Jasangarritasunaren arloko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
11:00 - 11:30 Atsedena eta kafea
11:30 - 13:30 Mahai-ingurua: Larrialdi klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren aurrean herritarrak aktibatzeko erronkak eta esperientziak.
Moderatzailea: Ainhoa Diez de Salazar Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sareko arduradun teknikoa. Ihobe, Eusko Jaurlaritza.
Guri dagokigu, eta orain, larrialdi klimatikoari aurre egitea. Ingurumen-hezitzailearen eginkizuna.
Serafín Huerta Alcalá Ingurumen-hezkuntzako teknikaria - Centre d’Educació Ambiental de la Comunitat
Valenciana
Ikastetxeek, ikasleek, irakasleek eta familiek behar den aldaketan duten eginkizuna.
Miriam Campos Leirós Lehen Hezkuntzako irakaslea. Ingurumen-hezitzailea. Teachers For Future Spain-en
koordinatzailea.
Herritarrak klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko erronkaren aurrean
Julio Díaz Jiménez Ikertzailea. Carlos III.a Osasun Institutuko Klima Aldaketa, Osasun eta Ingurumeneko Erreferentzia Unitateko zuzendarikidea.
13:30 - 15:00 Bazkaria - Atsedenaldia
15:00 - 15:45 Jendea aktibatu eta mugi dadila, pentsatu eta presiona dezala eta alda dadila. Ingurumen-hezkuntzaren eginkizuna.
Andreu Escrivà Garcia Ingurumen-teknikaria eta elkarrizketa klimatikoaren sustatzailea - Idazlea, ingurumen- zientzialaria eta bioaniztasunean doktorea.
15:45 - 17:30 Mahai-ingurua: Ekonekea eta ekoantsietatea saihestuz: nola egin aurrera ingurumen-hezkuntzan kontraesanez beteriko mundu batean.
Moderatzailea: Mariluz Gómez Fernández Proiektuen burua, herritarrak ingurumenaren arloan aktibatzea. Ihobe, Eusko Jaurlaritza.
M. Luz Díaz Guerrero Huerto Alegre Hezkuntza Berriztatzeko Zentroko zuzendaria - Andaluziako ingurumen- hezkuntzako zentroen sareko lehendakaria.
Serafín Huerta Alcalá Ingurumen-hezkuntzako teknikaria- Centre d’Educació Ambiental de la Comunitat Valenciana
Andreu Escrivà Garcia Ingurumen-teknikaria eta elkarrizketa klimatikoaren sustatzailea - Idazlea, ingurumen- zientzialaria eta bioaniztasunean doktorea.
17:30 Jardunaldiaren amaiera
2. EGUNA - 2023/07/07
09:00 - 10:00 Antropozenoa: etorkizuna ez dago idatzita.
Jose Manuel Gutiérrez Bastida Ingurumen-hezitzailea. Ingurugela - Eusko Jaurlaritza
10:00 - 11:00 Ikuspegi ekosozialarekin heztea: LOMLOEren esparruan aztertzea eta orientabideak ematea.
Luis González Reyes Hezkuntza ekosozialeko arduraduna. FUHEM Fundazioa
11:00 - 11:30 Atsedena eta kafea
11:30 - 14:00 2030erako AGENDA tailerra. Zer da 2030erako Agenda eta haren 17+1 helburuak? Zer eragin izan dezakete hezkuntza-esparru bakoitzean? Zein arazo ekosozial aurki ditzakegu helburu bakoitzean?
Dinamizatzailea: Ingurugela
14:00 Jardunaldiaren amaiera