2023/11/13
:
Jardunaldia: "Zer lurralde dira lehenak Espainiako ekintza klimatiko eta energetikoan?"
Aurrez aurrekoa: Santiago de Compostela
Mari Mar Alonso Martín Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendariak Zuzenbide eta Ingurumeneko Nazioarteko Institutuak (IIDMA) azaroaren 13an, astelehena, Santiagon antolatu duen "Zein lurralde dira lehenak Espainiako ekintza klimatiko eta energetikoan?" jardunaldian parte hartuko du. Alonsok “Maila anitzeko Klima Gobernantza: Neutraltasun klimatikoa lortzeko administrazioen arteko lankidetza autonomia eta udal mailan" izeneko saioan parte hartuko du.
Topaketa Galiziako Xuntako Gobernuko Bigarren Lehendakariordetzako eta Ingurumen, Lurralde eta Etxebizitza Kontseilaritzako Ingurumen Kalitate, Jasangarritasun eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan antolatu da, eta bi helburu ditu: batetik, udalen ekintza klimatikoa indartzea, autonomia-erkidegoen eta udalerrien arteko maila anitzeko gobernantza sendo baten bidez; eta, bestetik, onshore eta offshore berriztagarrien integrazioa sustatzea, Espainiako biodibertsitatea eta lurraldea babestuz.