Klima-aldaketaz hizketan ‘Plus 55’ kolektiboarekin

2024/06/03
40 pertsona bertaratuta

Helburua

‘Plus 55’ kolektiboari erakustea klima-aldaketaren inpaktua tokian-tokian eta bertatik bertara ezagutzearen garrantzia, bai eta erresilientzia klimatikoaren arloko jarduketen garrantzia eta beharrezko bultzada ere.

‘Plus 55’ programa 2003an sortu zen gizarte-talde ezberdinen arteko parte-hartzea eta topaketa sustatzeko eta komunitate-zerbitzuen aprobetxamendua maximizatzeko helburuarekin.  Kolektibo horrek kultura- eta prestakuntza-jarduerak egiten ditu. Azken ekintza horien artean, ingurumenari buruzko tailerrak egiten dira.  Jarduera honen helburua izan da klima-aldaketaren arazoa gure lurraldera hurbiltzea eta ekonomia zirkularraren edo karbono-hustubideak hobetzearen bidez klima-aldaketa arintzearen edo horretara egokitzearen inguruan administraziotik bultzatzen diren ekimenak ezagutaraztea. Gainera, jakin ahal izan dute klima-aldaketaren eragina nola aztertzen den tokiko eskala batean, gure lurraldean dagoeneko ikusten ari garen gaur egungo aldaketak eta etorkizunean klima-aldaketaren hainbat agertokitan gertatuko direnak ulertuz. Azkenik, jarduera hau barne hartzen duen LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan bultzatutako ekintza nagusiak ezagutu ahal izan dituzte.  

Kolektibo hori funtsezko aktiboa da, klima-aldaketaren inguruan oso kontzientziatua, eta klima-aldaketa arintzeko jardunbide egokiak barneratu ditu dagoeneko. Euren esperientzia eta ezagutza lagungarriak izan daitezke neurri berriak ezagutzeko eta herritarren beste sektore batzuk, besteak beste gazteak, kontzientziatzeko.