2023/09/14 :
'Let's Clean Up Euskadi' argitalpenaren aurkezpena

Online

Online jardunaldiaren helburua "Lets Clean Up Euskadi" argitalpena aurkeztea da. Gida honek naturguneak edo legez kanpoko isurketekin, litteringekin eta mareek edo ibaiek eragindako hondakinekin kutsatutako herriak garbitzeko eragiketak antolatzeko aukera eskaintzen du.

Jardunaldia eta argitalpena ekintza horietan parte hartzera deitutako interes-talde guztiei zuzenduta daude: administrazio publikoei, GKEei, toki-erakundeei, enpresei eta herritarrei.

Eskuliburu honi esker Euskadin egin beharreko ekintzen emaitzak sortu, erregistratu, garatu eta jakinarazteko jarraibide komunak ematea eta sistematizatzea, Let`s Clean Up Europe Europako kanpainaren barruan eta, aldi berean, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan.

Garbiketa-ekintza horiek legez kanpoko isurketak eta kontrolatu gabeko zabortegiak prebenitzen eta konpontzen laguntzen dute, eta, horrela, hondakinak sortzeko dugun jokabideaz jabetzeko beharra lehen mailan jartzen da.

Egitaraua   2023/09/14

10:00 Irekitzea.

Aitor Saez de Kortazar Jungitu. Ekonomia zirkularraren eta ekonomi berrikuntzaren arloak. Ihobe

10:05 Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari eta Let's Clean Up Europeri buruzko orokortasunak 

Aitor Saez de Kortazar Jungitu. Ekonomia zirkularraren eta ekonomi berrikuntzaren arloak. Ihobe

10:25 Let's Clean Up Euskadi eskuliburuaren eduki teknikoaren aurkezpena.

Cristina Gil. Hondakinen arloko bazkide-arduraduna. CIMAS-Innobazioa eta Ingurumena

10:50 Let's Clean Up Euskadi ekintzen bi kasu praktiko aurkeztea.

1. kasu praktikoa: Ekoetxeen Saretik egindako Let's Clean Up Euskadi ekintzak. Mari Luz Gómez. Ekintza Klimatikoa. Ihobe.

2. kasu praktikoa: "Bizkaia Gara" ekintza. Leire Ortiz de Zarate. Koordintzailea. Bizkaia Gara.

11:30 Mahai-inguru.

11:40 Jardunaldiaren itxiera.