LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Udalsarea 2030ek egindako Klima eta Energiako Tokiko Planen Gidaren zirriborroa baliozkotu du
2021/04/13
• Helburua da euskal udalei tresnak eskaintzea klima-aldaketarekin lotutako erronkei aurre egiteko, indarrean dagoen eta etorkizunean izango den legeria betez.
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Udalsarea 2030-Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak egindako Klima eta Energiako Tokiko Planen Gidaren zirriborroa baliozkotu du. Tresna berri horrek klima-aldaketarekin lotutako erronkei aurre egiteko tresnak eskaintzen dizkie euskal udalei, indarrean dagoen eta etorkizunean izango duten arau-esparruaren arabera.
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) lankidetzan, koordinatu du gida hau, eta erabilgarria izan daiteke udalerri zein eskualdeentzat, klima-aldaketa murrizteari eta egokitzeari dagokionez abiapuntua eta aurrerapenak edonolakoak izanda ere. Era berean, nazioarteko beste ekimen batzuekin egin du bat, eta, horrela, Klima eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunari atxikitako udalerriek ere metodologia hori erabili ahal izango dute ekimenaren errekerimenduei erantzuna emateko.
Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak, Udalsarea 2030, Gidaren zirriborroa aurkezteko eta baliozkotzeko tailerra antolatu zuen martxoaren 10ean. Metodologia eztabaidatzeko hogei erakunde eta eskualde-entitate baino gehiago bildu ziren bertan. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak-EEE antolatu zuten tailerra, eta etorkizuneko gidaren zirriborroa baliozkotzeko aukera aproposa izan zen, bai eta parte-hartzaileen ekarpenak biltzeko eta bateratzeko ere.
Gida LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago, tokiko administrazioetarako prestakuntza eta tresnak sortzeko ekintzen multzoaren barruan. LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak, besteak beste, klima-ekintza udalerrietan eta eskualdeetan errazteko tresnak diseinatu nahi ditu. Horrela, Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, berotegi-efektuko gasak udalerrietan eta eskualdetara egokituta kalkulatzeko egin da lan, Klima eta Energiaren Tokiko Planen Gidaren garapenari edo eskualdean klima-arriskua aztertzeari dagokienez, besteak beste.
Gida, hain zuzen ere, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak-EEE antolatu zituzten tailer batzuetan aurkeztu eta baliozkotu zen. Gida laster argitaratuko da Udalsarea 2030 eta Urban Klima 2050 webgunetan.