Nagusiekin klima-aldaketari buruz hitz egiten
2023/11/15
Irun-Bidasoa esperientzia gela
35 pertsona bertaratuta
Helburua
Nagusiei erakustea zein garrantzitsua den klima-aldaketak bertan izaten ari duen eragina tokian ezagutzea, bai eta klima-aldaketari egokitzeko eta hura arintzeko jarduerak egiteak duen garrantzia ere.
Naturklimaren instalazioetara egindako bisitaren bidez, klima-aldaketaren arazoa gure lurraldera hurbildu egin nahi izan da eta baita administrazioak klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko bultzatzen dituen ekimenen berri ematea, hala nola, ekonomia zirkularra eta karbono-hustubideen hobekuntza. Parte-hartzaileek ekimen horien adibide zehatza ikusi ahal izan dute: ekonomia zirkularrean oinarritzen den bertako ekimen-proiektua. NAW enpresako Silvia Echeverríak ekodiseinuarekin eta industria birkokatzearekin konprometitutako proiektua aurkeztu die. Proiektu horren helburua haurrentzako kirol-oinetako naturalak garatzea da. Halaber, Urban Klima 2050 proiektua eta hark bultzatutako ekintzak ere ezagutu dituzte. Gainera, klima-aldaketak tokiko mailan duen eragina nola aztertzen den ikusi ahal izan dute, dagoeneko ikusten ditugun aldaketak eta gure lurraldean arlo horretan eman daitezkeen agertokiak kontuan hartuta.
Nagusiak funtsezko aktiboa dira, klima-aldaketarekin kezkatuta eta kontzientziatuta daude, eta beren egunerokoan dagoeneko hura arintzeko ohiturak dituzte. Haien esperientziari eta ezagutzari esker, konponbide berriak ezagutu ahal dira, eta herritarren beste talde batzuk kontzientziatu, esate baterako, gazteak.