2024/09/26
:
Natura, klima-aldaketara egokitzeko inspirazio gisa. NBSren arrakasta kasuak Euskadin
Aurrez aurrekoa: Palacio Euskalduna Jauregia - Bilbao
Azken urteotan, Naturan Oinarritutako Soluzioak (aurrerantzean, NBS, ingelesezko sigletan)sustatzen ari dira nazioartean, baita Europan ere, gizarteak aurre egin behar dien mehatxu handiei heltzeko gakoetako bat diren aldetik; horien artean, klima-aldaketa eta ekosistemen degradazioa nabarmentzen dira. Klima Aldaketara Egokitzeko Misioak, Europako Batzordeak sustatua eta Euskadi sinatzailea denak, funtsezko elementutzat jotzen ditu NBSak klima-erresilientziarako eraldaketa sistemikorako.
Klima-aldaketara egokitzeko politikak eta ekintzak gobernantza-maila guztietan gero eta gehiago garatzen eta aplikatzen ari badira ere, hiriak, udalerriak eta eskualdeak dira horrelako neurriak ezartzeko eskumen-esparrua dutenak. Horien artean, Euskadi erreferentziazko eskualdea da, eta ibilbide luzea egin du naturan oinarritutako egokitzapena bultzatzen. Horren erakusgarri da "Naturan oinarritutako soluzioak Euskadin. 20 arrakasta-kasu klima-aldaketara egokitzeko NBS aplikatuz" argitalpena. Hori jardunaldi honetan aurkeztuko da.
Naturak klima-arriskuei aurre egiteko eskaintzen dituen aukerei buruzko hausnarketa-gune bat eratzea du xede ekitaldiak, eta sinergiak sortuko ditu Ihoberen eta beste eragile batzuen artean, ildo estrategiko berriak identifikatzeko, Euskadik aurrera egin dezan klima-aldaketara egokitzeko lanean, naturan oinarritutako soluzioen bitartez. Horretarako, EAEko udalerrietan arrakasta izan duten kasuez gain (NBSrekin proiektuak inplementatzean aurkitutako oztopo nagusiak, oztopo horiei aurre egiteko hartutako neurriak eta eremu berri horretatik eratorritako aukerak aztertuko dituzte), Euskaditik kanpoko esperientzia inspiratzaileak ere aurkeztuko dira.
Hala, azpimarratu egingo dira horrelako soluzioen moldakortasuna, erreplikabilitatea eta zeharkakotasuna klima-erronkei erantzuteko orduan, baita ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-arloko koonurak emateko potentziala ere; eta hori guztia NBS osatzen duten proiektu eta esku-hartzeak zabalduz eta balioetsiz egingo da, bai Euskadin bai Euskaditik kanpo, eta, horrela, tokiko eta eskualdeko erabakiak hartzen dituzten eragileentzako laguntza eta gida gisa balioko du, klima-aldaketari aurre egiteko ahaleginetan, naturan oinarritutako egokitzapenaren bidez.
Jardunaldia horrelako soluzioetan interesa duten eragile edo erakundeei zuzenduta dago, besteak beste administrazio publikoari, toki-erakundeei, zentro teknologikoei, arkitektura-estudioei, aholkularitza-enpresei, ingeniaritzei edo NBSak instalatzeko eta mantentzeko enpresei, besteak beste.
Egitaraua 2024/09/26
09:30 | Jardunaldiaren irekiera
09:40 | NBSen garrantzia Europako esparruaren egokitzapenean
10:00 | "NATURAN OINARRITUTAKO KONPONBIDEAKEUSKADIN. 20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NoK erabilita" argitalpenaren aurkezpena
10:15 | Gidan dokumentatutako Euskadiko esperientzia praktikoak:
- Drainatze Jasangarriko Sistema Hiritarrak Donostiako Arteleku plazan. Joseba Rodriguez Bayón, Donostiako udala
- Igarobide berdea Bilboko Maria Diaz Haroko kalean. Mikel Gonzalez Vara, Bilboko udala
- Jundizko parkea: Gasteizko Jundiz industrialdearen inguruko lurzorua eta paisaia lehengoratzeko korridore berdea. Juan Vilela, Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
- Oñatiko Natur eskolako bernaturalizazioa. Ekaitz Uribe, Oreka Arkitektura
- Hiri-lurzoru erabili gabeak belardi emankor bihurtzea Sestaon, nekazaritza eta abeltzaintza birsortzailearen bidez. Luis Carlos Delgado Ortiz, Sestao Berri
- Urtubiagako industria-aurria zaharberritzea, Eako erabilera anitzeko gunean eta urtaroaren araberako aparkaleku berdean. Kimetz E. Munitxa, Triku ingeniaritza
11:30 | Etenaldia-kafe
12:00 | Beste eskualde batzuetako esperientziak Naturan Oinarritutako Soluzioen aplikazioan (berresteko zain)
13:15 | Jardunaldiaren itxiera