RENATUR Interreg Europe proiektua Tonpoiko ingurune naturala berreskuratzeko obrak ikustatuko ditu, Bermeon
2022/04/29
Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedraren eskutik, Alemaniako, Poloniako eta Belgikako Ingurumen ministerioetako EHUko kideek tokian bertan ikusi dituzte Tonpoiko kosta eremua erabilera publikorako berreskuratzeko lanak.
Tonpoiko ingurune naturala berreskuratzeko obrak amaitzear daude bi urteren ostean. RENATUR Interreg Europe proiektuaren interesa piztu dute lanek eta duela gutxi Bermeora etorri dira tokian bertan kosta eremuaren egoera ikusteko.
Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedraren eskutik, Alemaniako, Poloniako eta Belgikako Ingurumen ministerioetako EHUko ordezkariak bertaratu dira, izan ere, aurretik ere bazuten egindako lanaren berri Bermeoko Udalaren hainbat informazio hitzaldiren ondoren.
Bisitan zehar, Europako ordezkariek, zuzenean ezagutu ahal izan dute ingurumen balio handiko espazio hori birmoldatu ondoren lortutako azken emaitza. Espazio horrek hiru kilometroko kosta gunea du eta Natura 2000 Sarearen barruan dago, gainera, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunetzat jo da.
Urban Klima 2050 proiektuaren ekimenaren helburua, C.4.2: hiria eta landa lotzeko eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea' ekintzaren barruan, espazioa osorik berreskuratzea da, bai ingurumen ikuspegitik baita gizarte ikuspegitik begiratuta ere. Horretarako hiri-inguruko azpiegitura berde publiko bat sortuko da, irizpide jasangarriak dituena eta klima aldaketara egokituta dagoena.
Proiektu horren bidez parke publiko naturala sortuko da Tonpoin eta klima aldaketak eragindako berotasunaz babesteko guneetan.