Tecklima 2050, klima-aldaketari buruzko argazki-lehiaketa
2021/09/30
- 2021/12/31
Instagram-en bidez abiatutako kanpaina
45 pertsona bertaratuta
Helburua
Tecklima 2050ren helburua da klima-aldaketak Euskadin dituen ondorioetako bat bistaratzea eta horren inguruan kontzientziatzea eta hausnartzera bultzatzea. Gainera, Instragram lehiaketa abiatzeko plataforma gisa aukeratu izanak irismen handiagoa lortzea eta gizartean gehiago barneratzea bilatzen zuen, batez ere gazteen artean.
Tecnunen, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren eta LIFE-IP Urban Klima 2050 proiektuaren arteko lankidetzak bultzatuta, Tecklima 2050 argazki-lehiaketa bat da, 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua, helburutzat duena klima-aldaketaren ondorioak bistaratzea.
Klima-aldaketaren ondorioren bat erakusten zuen argazki bat euren Instagrameko kontura igo ondoren, parte-hartzaileek zenbait sari izan zituzten aukeran, besteak beste babesle hauen sostenguari esker: Arbaso, Ekomodo, Kafea, Nekatur eta Donostia Sustapena.
- Arbaso saria – klima-aldaketa eta gizartea: bi pertsonentzako bonua, gau bat ostatu batean pasatzeko, gosariarekin.
- Ekomodo saria- klima-aldaketa eta teknologia: bulego jasangarriko kita.
- Kafea saria- klima-aldaketa eta bizi-estiloa: "natura etxean” kita.
- Nekatur saria- klima-aldaketa eta natura: nekabonu opari berdea (2 gau + gosariak bi pertsonentzat).
- DonostiaSST saria- klima-aldaketa eta hiria: asteburuko menurako bonua, bi pertsonentzat, Donostiako La Perla jatetxean.