Tecnunek aurrera egin du klima-gobernantzako ereduetan, hiri-eremuko eta hiri-periferiako eremuko, arro hidrografikoko eta itsasertzeko hiru tailerrekin

2021/09/30

Klima-gobernantza eta klima-aldaketaren behaketa eta monitorizazioa erraztea Urban Klima 2050 LIFE IP proiektuaren helburuetako bat da eta, horretarako, C9.3 ekintza («Klima-aldaketaren ekintzarako gobernantza-eredu berriak diseinatzea») abian jarri da. Horren buru da, bada, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun.

Ereduek Euskadiko errealitateari erantzun behar diote, eta helburu dute Klima-aldaketaren Euskadiko estrategia (Klima 2050) hedatu dadila erraztea. Horretarako, hiru esku-hartze eskala bereizi dira: hiri-eremua eta hiri-periferiako eremua, arro hidrografikoa eta itsasertza.

Eragile guztiek prozesuan parte hartzea izan da asmoa, hori horrela izanik, batera sortzeko zenbait tailer antolatu dira, Euskal Autonomia Erkidegoan klima-aldaketaren aurka borrokatzeko hartzen ari diren gobernantza-ereduak ulertzeko eta hiru esku-hartze mailatarako eredu berri hobetuak batera garatzeko.

Joan den maiatzaren 13an, hiri-eskala hizpide zuen lehen tailerra egin zen eta, joan den irailaren 22an eta 29an, arro hidrografikoaren eskalari eta itsasertzeko eskalari buruzko tailerrak egin ziren. Guztira, 51 pertsonak parte hartu dute, erakunde hauetakoak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiak, 10 udal (Donostia, Bilbo, Gasteiz, Errenteria, Irun, Legazpi, Balmaseda, Zarautz, Basauri eta Bermeo), eskualde-erakundeak, Naturklima Fundazioa, Ihobe, Ura, Energiaren Euskal Erakundea, Tecnun, BC3, Azti, Tecnalia, SOS Deiak, Goiener, Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzak, Euskal Kirol Portuak y Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa.

Tailerretan gobernantza-eredu idealei buruz hausnartu zen, eta helburu nagusi hauek zituzten:

Tailerretan bildutako informazioarekin, ereduen lehen bertsioa osatuko da, eta ereduok proiektu pilotuen bidez probatuko dira proiektuaren hurrengo fasean.