Udalsarea 2030ek BEG isuriak kalkulatzeko tailer bat eskaintzen du, udalerri eta eskualdeei zuzenduta
2021/06/09
- LIFE IP Urban Klima 2050en laguntza duen online ikastaro hau Udalerri Jasangarrien Euskal Sareko udalerri eta eskualdeei dago zuzenduta.
Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak online tailer bat eskaini zuen ekainaren 10ean, BEG –berotegi-efektuko gasak- isuriak kalkulatzeko tresnak Euskadiko udalerri eta eskualdeei aurkezteko.
Ikastaroak izaera praktikoa du, Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea osatzen duten udalerri eta eskualdeei dago zuzenduta, eta bi atal ditu: lehenengoa, udalen karbono-aztarna kalkulatzeko udal tresnak aurkezteko; bigarrena, berriz, udalerriko BEG isurien inbentario bat egiteko.
Aurrena ariketa praktiko bat egin zen udalekin, zalantzak argitzeko xedez, eta horren ostean eskualde-erakundeek ere aukera izango dute ikasteko nola kalkulatu dezaketen euren karbono-aztarna, eta berotegi-efektuko gasen isurien inbentarioa egin. Saio horrek aplikazio praktiko bat ere izan zuen.
Tresna hauek eskualde eskalara egokitu dira, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren baitan, horren bidez mankomunitateak, kuadrillak eta garapen-agentziak ere barne sartzeko.
Gainera, tresna horiei esker, bai udalerriek eta bai eskualdeek BEG isurien inbentario bat egin ahal izango dute, klima-aldaketan eragin handiena duten alderdien inguruko politikak egokitzeko eta hobetzeko, hala nola alderdi hauen ingurukoak: mugikortasuna, hirigintza-antolamendua, udal kontsumo energetikoa, hondakinen kudeaketa edo hornidura energetikoa.