2024/10/23 - 2024/10/24 :
UHINAK Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko VI. Kongresua

Aurrez aurrekoa: Ficoba Fundazioa (Irun)

Uhinak aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Uhinak kongresuaren helburua klima aldaketari aurre egiteko kudeatzaileen beharrak ezagutzea da eta mundu zientifikoak behar horiek asetzeko zein ekarpen dituen jakitea da.

Helburuak

Nori dago zuzenduta

Abstracts

Uhinak Kongresuko Batzar Teknikoak kongresuan aurkezteko lanen laburpenak bidaltzeko gonbidapena luzatzen du. Bostgarren edizio honetan azterketa-eremua Arku Atlantikoan ardaztuko da baina Arku Atlantikokoak ez diren herrialdeei buruzko komunikazioak onartuko dira, kongresurako interesgarriak diren heinean.

Laburpenak jasotzeko azken eguna maiatzaren 16a da.

Onartutako laburpenek Itsas Ikerketa Aldizkarian (RIM) argitaratzeko aukera izango dute. RIM aldizkaria AZTI-k argitaratzen du.

Kongresuaren eta laburpenen bidalketari buruzko informazioa kontsultatzera gonbidatzen zaitugu ekitaldiaren web orrian: laburpenen bidalketa

Mesedez kontsultatu web orria kongresuari buruzko informazio gehiago izateko: https://www.uhinak.com/eu/