2021/09/30
:
Urban KLIMA 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza
Aurrez aurrekoa: Palacio Euskalduna (Bilbao)
Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Bilboko Euskalduna Jauregian / eta online (streaming bidezko emisioa, aldez aurretik izena emanda)
Urban KLIMA 2050 da Euskadik gidatzen duen ekimen handinahiena. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu zen, 20 erakunde bildu zituen elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsio bati esker (Europar Batasunak inbertsio horren % 52 finantzatu zuen). Proiektuaren bazkideek helburu handinahi bat ezarri dute, alegia, 40 ekintza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan –kostaldea, ibai-arroak, eta hiriak eta hiri-ingurumariak-, 2 milioi pertsonarengan baino gehiagorengan inpaktua izanik.
'Urban KLIMA 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza' izenburuko tailerrak erakutsiko du Euskadik Parisko Akordioaren helburuak betetzeko hartuta duen konpromisoa, konpromiso politikoaz, legediaz, estrategia konkretuez, baliabide finantzarioez eta tokian tokiko ekintzaz baliatuz; horiek guztiek lurraldearen erresilientziaren alde lan egiten duten eragile ugari inplikatzen dituzte, planeta jasangarri eta osasuntsua lortzeko Helburu Globalei ekarpena eginez.
Halaber, ekitaldiak eskualde-ikuspegia eta NBKAEHk gidatzen dituen prozesu eta kanpaina globalak ere konektatuko ditu, lurralde mailako inpaktu positibo bat oso urrunera iritsi daitekeela erakutsiz.
Tailerra PreCOP26 Ekitaldi paralelo ofiziala da - All4Climate Italia 2021.