2023/11/10 :
Urban Klima 2050 proiektuak LIFE Vía de la Platako ‘Ondare hiriak klima-aldaketara egokitzeko estrategiak’ biltzarrean parte hartuko du

Online
Aurrez aurrekoa: Centro Internacional del Español Univ. Salamanca

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak ‘Ondare hiriak klima-aldaketara egokitzeko estrategiak’ biltzarrean parte hartuko du. Biltzarra LIFE Vía de la Plata proiektuak antolatzen du, eta azaroaren 8tik 10era Salamancako Unibertsitateko Espainieraren Nazioarteko Zentroan izango da.

Bileran estatuko eta Europako ingurumen sektoreko adituak bilduko dira, eta hiriek, zehazki, Gizateriaren Ondare direnek, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko estrategiak nola garatu ditzaketen eztabaidatuko dute.

Mari Mar Alonso Martín, Ihobeko Ekintza Klimatikoaren zuzendariak, Ekologia eta Garapenari buruzko saioan parte hartuko du azaroaren 10ean, ‘Urban Klima 2050, hiri barruko eta kanpoko lurraldea egokituz’ hitzaldiarekin.

IKUSI PROGRAMA

IZEN-EMATEA

ONLINE PARTE HARTU