Urban Klima 2050ek proiektuaren bigarren faseko aurrerapenak berrikusi ditu Kudeaketa Batzordean

2024/11/11

Partzuergoa azaroaren 5ean bildu da, eta erakunde kide berriak ditu: BEC SOLAR, CADEM, Gasteizko Udala eta Euskalmet.

LIFE Urban Klima 2050 proiektuak bere erakunde kideak bildu ditu astearte honetako (azaroak 5) Kudeaketa Batzordean, CINEAk (European Climate, Infraestructure Enviroment Executive Agency) joan den irailean onartutako proiektuaren II. fasearen balorazioa partekatzeko. Bigarren fase hori garatzeko beste 3 milioi euroko ordainketa jaso du proiektuak.

Bileran alderdi teknikoak eta administratiboak eta balorazioan adierazitako hobekuntzak berrikusi dira, proiektuaren azken fase erabakigarriari modu ezin hobean aurre egiteko.

Gainera, Batzordeak hasierako 20 erakunde kideei kideen akordioa aldatu dela jakinarazi die, eta proiektua ondo garatzeko onartu zen zuzenketa baten bidez 4 erakunde berri sartu dira. Horrela, BEC SOLAR, CADEM, Gasteizko Udala eta Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia (eskubide osoko bazkide bihurtu dena, eta proiektuaren barruan duen zeregina indartu duena) Euskadiko ekintza klimatikoko proiektu handienaren partzuergora batu dira.

Bileran, Urban Klima 2050eko arloetan egindako aurrerapenak ere azaldu dira: Aztertu, Zehaztu, Jardun, Ahaldundu eta Kudeatu. Azkenik, erakunde kide guztietako ordezkariei Ihobek bidalitako inkestaren emaitzak partekatu dira. Bertan, proiektuarekiko gogobetetze maila handia erakusten da, proiektuaren garapenaren alderdi positiboak azpimarratzen dira eta hobetzeko arloak jakinarazten dira.

2024KO AURRERAPENEN TXOSTENA