2022/11/08
:
Urban Klima 2050ek UNEDen klima-larrialdiari buruzko ikastaroan parte hartzen du
Online
Urban Klima 2050ek UNED Tudelak antolatutako ‘Klima-larrialdia: klima-aldaketaren aurkako tresna eraginkor gisa’ ikastaroan parte hartzen du. Ikastaroa irailaren 21etik apirilaren 18ra bitartean garatuko da. Guztira 22 eskola-ordurekin eta online formatuan, hitzaldi-zikloak klima-aldaketari buruzko kontzeptu orokorrak eta lan-metodologiak azalduko ditu, egokitzapen-kasu errealen bidez.
Azaroaren 8an, Malake Muñoz,Ihoberen Klima-ekintzako proiektuen arduradunak eta LIFE IP Urban Klima 2050en arduradun teknikoak parte hartuko dute 'Tokiko ingurunea eta bere egokitzapena' saioan, 'Urban Klima 2050: Euskadiko erresilientziarako proiektu eraldatzailea' hitzaldiarekin. Hitzaldian LIFE-IP NAdapta-CC, LIFEGood Local Adapt eta LIFE ADAPTATE proiektuen arduradunek ere parte hartuko dute.
Hogei erakunde baino gehiagotan klima-aldaketari buruzko proiektuetan profesionalki parte hartzen duen pertsonal teknikoak osatzen du programa.