Zarautzek eta Bilbok, Tecnalia, EEE, Tecnun eta Ihoberekin batera, beren udalerrietako funtsezko azpiegituren mapa bat sortu dute

2022/08/10

Beren udalerrietan sektore estrategikoetako –hala nola energia, garraioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), elikadura, ura eta osasuna– funtsezko zerbitzuak eta azpiegiturak identifikatzea izan zen helburua. 

Klima-aldaketarako integrazioa eta, bereziki, horretara egokitzeko ikuspegia autonomia-erkidegoetako energia-politiketan txertatzea da LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren jarduera-arloetako bat; gure hiri eta udalerrietan energia-eredu eraginkorra, ez hain zaurgarria eta erresilienteagoa lortzeko ekintza zehatzak biltzen dituen arloa. 

Horretarako, Zarautzen eta Bilbon hedatutako bi proiektu pilotuak aurrera doaz ekainaren 22an eta uztailaren 5ean egindako tailerrekin, hurrenez hurren. Horien ondorioz, Zarauzko eta Bilboko udalek, Tecnalia, Tecnun eta Ihoberekin batera, Bizkaiko hiriburuko eta Gipuzkoako udalerriko funtsezko zerbitzu eta azpiegiturak identifikatu dituzte. Ekintza honen hirugarren fasea izango da, eta, horren ondoren, energia elektrikoa banatzeko sareak muturreko gertakarien aurrean duen arrisku klimatikoa ebaluatuko da, bai eta azpiegitura horietan duten eragina ere, kritikotasunaren arabera.  

Beraz, saio bakoitzean, udalek sektore estrategikoetako funtsezko azpiegituren zerrenda bat sortu eta bateratu dute, beren kritikotasun-mailen arabera kategorizatu direnak: i) Lehen mailakoak. Azpiegitura horiek ezinbestekoak dira eta horiek asaldatzen badira udalerria larriki kaltetuko da; ii) Bigarren mailakoak. Ezinbestekoak dira horiek ere, baina aurrekoen mendekoak; eta iii) Erresilientziarako aktiboak; lehenengoen mendekoak dira ere, eta garrantzitsuak dira udalerriak ondo funtzionatzeko eta udalerria erresilientea izateko.  

Bi jardunaldiak amaitzeko, mapa bana sortu da, zerrendatutako funtsezko azpiegitura bakoitzaren kokapenak identifikatzeko. Tailerren amaieran, emaitza nagusiak bateratu dira, horrela, proiektuaren hurrengo faseak garatzeko. Fase horietan, batetik, klima-aldaketaren eraginpean dagoen banaketa-azpiegituraren eta identifikatutako funtsezko azpiegituraren/zerbitzuen arteko erlazio fisikoak aztertu nahi dira, batetik, eta, bestetik, arriskuak ebaluatu eta egokitzapen-neurri posibleen lehen sorta bat definitu.